Elmakoen ostean, badatoz Erguingo jaiak ere

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko ira. 9a, 10:22

Iazko Erguingo jaietako argazkietako bat.

Irailaren 13an, 14an eta 15ean ospatuko dituzte Erguingo jaiak eta, besteak beste, nabarmentzekoak dira egubakoitz gaueko kontzertuak. Izan ere, The Clayton, Txuleria Joder eta La Excavadora ariko dira Usaetxe plazan, 22:00etan hasita.

Honako hau da Erguingo jaietako egitaraua:

Irailak 13, egubakoitza

  • 17:15 Bolo-boloa Usaetxen.
  • 17:30 Txokolatada jubilatuen eskutik Usaetxen.
  • 17:45 Jolasak Txatxilipurdirekin Usaetxen.
  • 18:30 Txistulariak.
  • 22:00 Erguin BarikuRock Usatexen
    • The Clayton
    • Txuleria joder
    • La Excavadora

Irailak 14, zapatua

  • 11:00 Puzgarriak eta aurpegi margoketa Usaetxen.
  • 12:00 Patinaketa Ixoturen eskutik Usaetxen.
  • 12:00 Txikitxu Arrostaitz taldearekin dantza.
  • 13:00 Txaranga poteo herrikoia Usaetxetik.
  • 14:30 Herri bazkaria Paellada Udalpen.
  • 17:30 Hodei magoa Udalpen.
  • 18:30 Patinaketa lasterketak eta tiro jaurtiketak Ixoturekin Elizalden.
  • 20:00 Dj IVER Udalpen.
  • 20:30 Txotx gaua Udalpen. Norberak bere afaria eraman beharko du, sagardoa aldiz dohainik izango da.

Irailak 15, domeka

  • 11:00 Puzgarriak eta aurpegi margoketa Usaetxen.
  • 11:00 Txalaparta tailerra.
  • 11:30 Erraldoien kalejira eta gaiteroak.
  • 12:30 Nagusientzako luntxa dohainik, 70 urtetik gorakoentzat. (Tiketak Jubilatuen etxean eta Udalpe plazan)
  • 12:30 Pintxo-potea jubilatuen eskutik Usaetxen.
  • 16:30 Mus txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak