Aikidoa ezagutzeko atea, zabalik

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko ira. 9a, 10:03

Ate irekien jardunaldiak egingo ditu gaur, astelehena, Arrasate Aikido Taldeak, haurrek eta helduek "defentsarako baino ez den arte martzial" hori probatu ahal izateko. 17:30ean hasiko dute saioa, Musakolako kiroldegian.

Aikidoa ezagutzeko aukera izango dute gaur, astelehena, Musakolako kiroldegian, ate irekien jardunaldian. "Lehiakorra ez den arte martziala aikidoa, diziplinatua eta maila tekniko altukoa, zeinetan zen meditazioa, psikomotrizitate jolasak eta gorputzaren koordinazioa aplikatzen diren, pertsona gisa aurrera egiteko eta eskola, gizarte eta familia ikuspegian emaitza hobeak lortzeko", adierazi du Jose Manuel Matas irakasleak.

Ikasturteari begira, klaseak astelehen eta eguaztenetan egingo dituzte, haurrek 17:30etik 18:30era eta helduek 18:30etik 20:30era.

Zapatuan, erakustaldia

Bestalde, irailaren 14an, zapatua Arrasate Aikido Taldeak erakustaldi txiki bat egingo du Biteri plazan, 10:30etatik 12:00etara. "Bertaratzen diren ikusle guztiak gonbidatuko ditugu edonori irekitako entrenamendu batean parte hartzera, txikiak edota helduak, edozein adinetakoak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak