Ia 1.000 pertsona batu dira Uarkape pilotalekuan Ander Murua pilotalekuaren debuta ikusteko. Profesionaletako lehenengo partiduan ez du irabazterik izan, baina, txalo artean joan da aldageletara. Babesa izugarria duela argi geratu da, eta hala adierazi diote arrasatearrek herriko frontoian. "Partidua ez da irten Iñigok eta nik nahi genuen bezala. Hasieran nerbio horiekin huts egin dugu; gero, erasoan gehiago asmatu dut, baina, aurkariek ez dute oparirik egin. Askoz gehiago izan dira, eta, horregatik irabazi digute. Bizi izan dudan esperientzia eta egun hau, oroitzapenean eramango dut; familia eta lagunak etorri dira eta herrian izatearekin debuta oso eskertuta nago enpresari, udaletxeari eta etorri diren guztiei", adierazi du partidu amaieran Ander Murua arrasatearrak.