XLI. Arrasate Hiria futbol txapelketa jokatu zuten, atzo, zapatua, Mojategin. Mondrak Gasteizko San Prudencio taldearen aurka 1-0 irabazi zuen, Iker Pavonen eskutik. Hala, denboraldiaurreari amaiera eman diote garaipen honekin eta datorren asteko ligari ekiteko gertu daude arrasatearrak. "Denboraldiaurreko partidu guztiak irabazi ditugu eta Oiartzunen aurka jokatuko dugu datorren asteburuan, Mojategin. Ea garaipenarekin hasten garen", adierazi du Xabi Etxeberriak, Mondrako presidenteak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.