Goikobalu Abesbatza eta Arrasateko Gazte Abesbatza martxan dira

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko ira. 5a, 10:26

Arrasateko Gazte Abesbatza, ekainaren 14ko emanaldian.

Ikasturtea hastearekin batera, herritarrak gonbidatu dituzte abesbatzak ezagutu eta taldera batzera. Izan ere, 4 urtetik aurrerako guztientzako dute eskaintza. Izena emateko, honako telefono zenbaki honetara deitu: 669 83 34 38 (Maialen).

Goikobalu Abesbatzak eta Arrasateko Gazte Abesbatzak ikasturte berria hasi dute eta herritarrei dei egin diete taldeetara batzeko. "Aurten, gainera, Goikobalu Handik eta Goikobalu Txikik 35. eta 30. urteurrenak ospatzen ditugu, hurrenez hurren, eta emanaldi berezia eskainiko dugu urte amaieran", azaldu dute.

Goikobalu Abesbatza helduen taldeak aste honetan hasi ditu entseguak eta datorren astean txikien txanda izango da. AGA Arrasateko Gazte Abesbatza ere bueltan da, eta Sant Cugat del Vallesera egingo du bidaia bihar, egubakoitza, uztailean jasotako bisita bueltatuz.

Hauek dira talde desberdinen ordutegiak:

  • Goikobalu Izartxoak: HH-4 eta LH-1 artean, ostegunetan 18:00etatik 18:45era.
  • Goikobalu Txiki: LH2 eta LH6 artean, astearte eta ostegunetan 18:45etik 19:30era.
  • Arrasateko Gazte Abesbatza (AGA): DBH-1etik aurrera, ostegunetan 18:30etik 19:30era eta hilean larunbat edo igande bat.
  • Goikobalu Abesbatza (helduak): astearteak eta ostegunak 20:00etatik 22:00etara.

Informazio gehiagorako: 

goikobaluarrasate@gmail.com

goikobalutxiki@gmail.com

669 83 34 38 (Maialen)

www.goikobalu.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak