Anariren kontzertuarekin ekingo dio ikasturteari Emakume Txokoak

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko ira. 5a, 11:46

Anari, duela bi urteko sanjuanetan, Herriko Plazan.

Irailaren 20an ekingo diote udazkeneko egitarauari, azkoitiarrak Monterronen egingo duen emanaldiarekin. Sarrera doakoa izango da eta herriko hiru emakume musikari gaztek emango diote hasiera kontzertuari, 19:00etan: Anixe, Claudia Diaz eta Izadi Zumalde. 

Kontzertu batekin irekiko du Emakume Txokoak udazkeneko egitaraua, irailaren 20an, Monterron parkean. Izan ere, Giza zarata disko berria aurkeztuko du Anari musikariak, 20:00etan, bere ohiko bandarekin. "Barrura zein ingurura begira jartzeko kantuak osatu ditu disko berri honetan eta feminismoaz, kapitalismoaz edota klima aldaketaz hitz egiten du bere abestietan", diote Emakume Txokotik.

Aurrez, baina, Anixe, Claudia Diaz eta Izadi Zumalde ariko dira oholtzan, 19:00etan hasita. "Musika estilo eta ibilbide ezberdinetako emakume musikariak elkarrekin jarri nahi ditugu taula gainean. Jada euskal musika eszenan erreferente bilakatu den Anarik urratutako bidetik, ibilbidea egiten ari diren neska gazteak ere gogoz eta kemenez datoz bide berriak lantzen. Euren lanak ezagutzeko, eskaintzeko eta partekatzeko aukera sustatu nahi du ekimen honek".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak