Azken plazak geratzen dira Aiba! mendi martxarako

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko irailaren 4a

Urriaren 12an, zapatua, egingo dute aurten Aiba! mendi martxa eta Besaide Mendizale Elkartetik azaldu dutenez, azken plazak geratzen dira oraindik. Hemen eman daiteke izena. "Sekulakoa izango da aurtengoa. Sekula baino jende gehiagok eman du izena eta ederra izango da", azaldu dute. Ibilbide motzak 17 kilometrokoa izango da eta luzea, berriz, 37 kilometrokoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak