Loixeko kideek azaldu dutenez, ikastaroek balioko dute zeramika prozesuak ezagutzeko, "zerotik hasita edo prozesu horietan sakontzeko". Era berean, teknika eta akabera desberdinak landuta, partaide bakoitzak hainbat pieza sortuko ditu, bere proiektu propioari jarraituta.
Honako hauek izango dira mailak, eskola egunak eta ordutegiak:
- A Taldea Hastapena eta Trebatzea. Martitzen eta eguenak. 10:00-12:00.
- B Taldea Hastapena eta Trebatzea. Martitzen eta eguenak. 16:00-18:00.
- C Taldea Hastapena eta Trebatzea Martitzen eta eguenak. 19:00-21:00.