Kalean jarritako karparen azpian hasi ziren mus eta partxis lehiaketarekin, baina iragarrita zegoen ekaitzak baldintzatuta, Branka tabernan jokatu zuten karta-joko finala. Euria barra-barra bazen ere, egitarauari segida eman zioten ekitaldi batzuk –bonba japoniarrak eta Txikitxu Arrostaitz dantza taldearen emanaldia– bertan behera geratu baziren ere, eta beste ekintza batzuk egoerara moldatu bazituzten ere. Auzoko-afariaren ostean, Markel Goikoleak gidatutako Akorde taldearekin dantzan ibili ziren eta zezen-suzkoarekin ere asko gozatu zuten kalean gora eta behera jolasean. Argazkiak: Zarugaldeko jai batzordea.