Neska mutikoak eskubaloira gerturatzeko saioak Iturripen

Miren Arana 2024ko abuztuaren 31

Arrasate eskubaloi kanpusa.

Ekainean egin zuten bezala, Arrasate Eskubaloik ate irekiak antolatu ditu irailerako.

Behin denboraldia amaituta, entrenamendu saio irekiak antolatu zituzten, eskubaloia ezagutzeko Arrasateko eskubaloi taldeak; behin oporrak amaituta martxan dira berriz ere, eta 2011 eta 2012. urteetan jaiotako gazteak gonbidatu dituzte haien entrenamendu saioetara.

Infantil mahaiakoek astelehen eta astearte arratsaldetan egiten dituzte entrenamenduak, 17:45ean Iturripen, eta eskubaloia ezagutu eta probatu nahi duen eta 2011-2012an jaiotako ororentzat ate irekiak antolatu dituzte Arrasate eskubaloi taldekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak