Apirilean jarri zuen Arrasateko Udalak spinning birtualaren froga pilotua martxan, eta izandako emaitza positiboak ikusita, proiektua egonkortzea erabaki dute, zerbitzua gela handiago batera pasatuz. Orain arte soilik ikastaro presentzialetarako ireki den spinning gela, egun osoan zehar irekiko da aurrerantzean: presentzialki ordu zehatzetan, eta birtualki gainerako orduetan, egun osoan zehar.
Spinning birtualeko erabiltzaileek bizikleta gehiago izango dituzte ikastaro birtuala jarraitzeko, eta klasearen bolumena ere altuagoa izango da, hobeto jarraitzeko. "Orain arte, telebistaren bolumena baxua zen beste kirolariak errespetatzeko, eta honek hainbat hobekuntza eskaera izan ditu erabiltzaileen aldetik. Modu honetan, musikaren bolumena, klasea egoki jarraitzeko modukoa izango da" adierazi dute udaletik.