Hor da azken egunotan ere Urrecho, eta orkestrako musikarien artean, gainera, ez da euskaldun bakarra, alboan izango baitu Garikoitz Mendizabal txistularia. Txistuarekin "erabat konprometitua" dagoen musikaria da Mendizabal, eta atzerrian txistua ezagutu dezaten lanean ari dela azaldu du. Horren adibide da, bada, Seongnam Philarmonic Orchestrarekin egin dituen urratsak, orkestrak bihar emango duen kontzertuan hartu baitu parte txistuaren doinuak lau haizetara zabaltzeko asmoz.