Añube taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera Uxarteko igerilekuan. Emanaldia ikusteko igerilekuko sarrera ordaindu beharko da; 6,80 euro izango da egun osoa, eta 18:00etatik aurrera, berriz, 4,80 euro.
Zortzi plazako furgonetak joan-etorriak egingo ditu Erguin eskolako autobus geltokitik, eta igotzeko bi txanda egongo dira. Bata, 14:00etatik 14:30era bitartean; bestea, 17:00etatik 22:00etara. Jaitsierako 22:00etatik aurrera izango da zerbitzua. Hala, autoz joateko asmoa dutenez, ibilgailuak beteta igotzeko eskatu diete.
Era berean, kontzertua egon arren, igerilekuak ohiko zerbitzua izango du, eta 10:00etatik 21:00etara hartu ahal izango da bainua. Terraza zabalik egongo da gauerdira arte. Bazkariak eta afariak emango dituzte.