Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 55 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Arrasaten, Gasteiz (Araba) eta Ermua (Bizkaia) lotzen dituen autobusean emakume bati sexu erasoak egitea egotzita. Gizona emakumearen ondoan eseri zen eta honi ukituak egiten hasi zitzaion. Emakumearen ezezkoaren aurrean eta beste bidaiari baten esku hartzearen eraginez, erasotzailea lehen geltokian, Arrasaten, jaitsi eta ihesera jo zuen.
Egoera ikusita, autobus gidariak Ertzaintzari deitu zion, eta hauek, Arrasateko udaltzainen laguntzarekin, gizona harrapatzea lortu zuten. Atxiloketa 21:15 inguruan izan zen.