Oreixe Akustikoa musika zikloaren XVI. edizioa aurkeztu dute

Gontzal Belategi Zubia 2024ko abu. 1a, 12:00

Erromintxelak talde Arrasatearra.

Irailaren 6tik 15era izango da aurtengo Oreixe Akustikoa eta sei emanaldi izango ditu. Sarrerak gaur jarri dira salgai.

Aurten ere musika emanaldi akustikoek Arrasate hartuko dute, Oreixe Akustikoa musika zikloaren XVI. edizioaren bitartez. Irailaren 6tik 15era izango dira aurtengo emanaldiak, sei guztira. Kontzertu guztiak Juan Arzamendi Musika Etxeko (JAME) Auditoriumean izango dira, 19:30ean hasita. Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta Arrasateko Udalaren atarian eskuratu daitezke, 5 euroren truke.

Egitaraua

  • Irailaren 6an Yo Diablo bikote valentziarra egongo da. Hauen musika bluegrass, surf rock, deep blues eta rockabilly psikodelikoaren arteko nahasketa da bat da.
  • Irailaren 7an Ekhi Lambert Irulegiko konpositore eta kantautorea da. Influentzia desberdinak elkartuz, besteak beste, herrikoia; pop-a; musika inpresionista eta filmetako musika, interpretazio eta idazkera musikalaren norberako ikusmoldea aldarrikatzen du Lambertek.
  • Irailaren 8an Habia hirukotearen txanda izango da. Ipar Euskal Herriko taldeak hiru ahots eta hiru hari elkartzen ditu, tradiziotik abiatuta sorkuntza berriak jotzeko.
  • Irailaren 13an Maria eta Micu ahizpek osatutako Las Nietas del Charli taldea egongo da ikusgai. Ahotsek eta gitarrak osatzen dute hauen musika.
  • Irailaren 14an Erromintxelak taldea taularatuko da, 2021ean Arrasaten sortutako taldea. Euskaraz sortutako abestiak eta instrumentu akustikoak uztartuz, swing eta gipsy musika egiten dute.
  • Irailaren 15ean Karmento, Mantxako artista folklorikoa, izango da JAMEn. Neofolklore espainiarraren izen garrantzitsuenetako bat da Karmento, eta berau arduratuko da jaialdia ixteaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak