Nestor Aranak Osakidetzako Ekonomia eta Finantzako zuzendaritza kargua utzi du

Gontzal Belategi Zubia 2024ko abu. 1a, 12:18

Nestor Arana Arabaolaza adierazpenak ematen. Argazkia: Irekia.

Nestor Arana arrasatearra 2020tik betetzen zuen Osakidetzako Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik ordezkatu dute, berak dimisioa aurkeztu ostean. Xabier Ibarzabal izango da honen ordezkoa.

Pradales lehendakariaren Osakidetzako kupula berria zein izango den argitaratu dute, eta Administrazio Kontseiluak ordezkatu dituen pertsonen artean Nestor Arana Arabaolaza arrasatearra ageri da. 2020ko urriaren 28an izendatu zuten Osakidetzako Ekonomia eta Finantzako zuzendari, baina orain, honek dimisioa aurkeztu ostean, Xabier Ibarzabal Astigarragak hartuko du bere kargua.

Ibilbide luzea izan du Aranak, besteak beste, Lanbideko Zerbitzu Orokorretako Zuzendaria, Aldundiko Errepideen Kudeaketa eta Plangintzako zuzendari orokorra eta Bidegiko zuzendari orokorra izandakoa da. Arrasateko EAJko zinegotzi gisara ere jardun du Aranak. Aranak GOIENAri azaldu dionez, Osakidetzako Ekonomia eta Finantzako zuzendaritza utzi ostean jubilatu egin da, bere ibilbideari amaiera emanaz.

Aldaketa gehiago

Arrasateko EAJren zinegotzi ohia ez da izan kargutik kendu duten pertsona bakarra. Susana Lopez Altuna izendatu dute Osakidetzako Zuzendari Nagusi berria, eta Maite Martinez de Albeniz Zabaleta Osasun Laguntzako zuzendari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak