Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, GI-2620 errepideko instalazioetan ohiko artapen eta gainbegiratze lanak egiten dabiltza. Instalazio horietako batzuk tunelaren barruan aurkitzen direnez, beharrezkoa da GI-2620 errepidea erabat ixtea, Mugarrietako biribilgunearen (21+415 KP) eta Markuleteko biribilgunearen (19+400 KP) artean. Lanak abuztuaren 4tik 9ra arteko gauetan egingo dituzte, 23:00etatik 05:00etara bitartean. Horrenbestez, lehenengo mozketa abuztuak 4ko gaueko 23:00etatik, abuztuak 5eko goizeko 05:00etara izango da. Bosgarren eta azken mozketa berriz, abuztuaren 8ko gaueko 23:00etatik, abuztuaren 9ko goizeko 05:00etara izango da. "Ordezko bide gisa, GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen dugu, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean", adierazi du Aldundiak ohar baten bidez.