Abuztuaren 31 egun handia izango da aurten Zarugalden

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko abu. 6a, 16:32

Euripean ospatu zituzten iaz Zarugaldeko jaiak.

Hilabetea bukatzearekin batera ospatuko dituzte Zarugaldeko jaiak. Afarirako tiketak Muxibar jatetxean eta Ennea dendan eskuratu ahal izango dira, edo 617 42 97 34 telefono zenbakira deituta. Abuztuaren 31n bertan egingo dute afaria, kalean, 21:30ean hasita.

Honako hau da Zarugaldeko jaietako egitaraua:

  • 12:30 Txupinazoa.
  • 13:00 Triki-bertso poteoa, Nebraskatik hasita.
  • 16:00 Mus eta partxis txapelketa.
  • 18:30 Zeuk ein zeuk jan merienda (janaria bertan egongo da).
  • 18:50 Bonba japoniarrak.
  • 19:00 Dantza emanaldia, Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearen eskutik.
  • 19:30 Buruhandiak.
  • 19:45 Txistulariak.
  • 20:15 Boloak.
  • 21:30 Afaria.
  • 23:00 Akorde taldearekin dantzaldia.
  • 23:30 Zezensuzkoa.
  • 23:45 Akorde taldearekin dantzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak