Abuztuko oporraldiak eraginda, hainbat ordutegi aldaketa egongo dira Arrasateko udal zerbitzuetan. Biztanleriaren Arreta Zerbitzua, esaterako, 08:30etik 14:00etara egongo da zabalik abuztuan, astelehenetik egubakoitzera.
Kiroldegiei dagokienez, Uarkapeko gimnasioa itxita egongo da uztailaren 30etik irailaren 2ra arte. Musakolako kiroldegia, aldiz, ez dute itxiko eta 09:00etatik 21:00etara emango du zerbitzua. Igerilekua, halaber, 10:00etatik 20:30era egongo da erabilgarri.
Udal Biblioteka, bestalde, 09:30etik 14:00etara egongo da zabalik astelehenetik egubakoitzera, eta domeketan itxita. Santa Marinako biblioteka itxita egongo da uda osoan.