Microliquideko langileen %70ek onartu du enpresaren azken proposamena

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko uzt. 23a, 09:59

Microliquid enpresako egoera dela-eta jarritako pankarta bat. Irudia: LAB sindikatua.

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, "langileen mobilizazioei esker, hobetu" egin dira enplegu erregulazio espedientearen baldintzak.

Microliquid enpresak 24 behargini enplegu erregulaziorako espedientea aplikatzeko asmoa zuela salatu zuen ekainaren 19an LAB sindikatuak, zuzendaritzak enpresa batzordeari hala jakinarazita, eta greba mugagabe bat abiarazteko erabakia hartu zuen orduan. Negoziaziok iraun bitartean, langileen mobilizazioak egin dira, eta hainbat asanblada; azkenean, langileen %70ek onartu du enpresaren azken proposamena. Hala, enplegu erregulazio espedienteak hamabost pertsonarengan izango du eragina, eta horietatik zortzik "borondatezko atxikipena" izango dute. Beste bi puntu ere zehaztu dituzte: "Lan egindako urte bakoitzeko, 40 eguneko soldata ordainduko zaie indemnizaziotzat; antzinatasunik ez duten kasuetarako, 8.000 euroko gutxieneko indemnizazio bat ordainduko da".

Sindikatuaren hitzetan, akordio honi esker 24 kaleratzetatik 15era jaistea onartu da, eta horietatik zortzik, gainera, "borondatezko atxikipena" izango dute. "Antzinatasunik ez duten langileen kasuan, indemnizazioak nabarmen hobetzen dira. Gainontzekoek legezko indemnizazioak bikoizten dituzte".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak