Eguzkia agurtu zuten atzo iluntzean, Arrasateko Ttakun txalaparta elkarteko hainbat kidek Udalatx tontorrean. Gorka Zubizarretak eta Beñat Osinagak txalaparta igo zuten mendiaren puntaraino, mahaia dagoen lekuraino, eta Euskal Herriko txalapartari guztien omenez saiotxoa egin bertan, doinuak lau haizetara zabalduta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.