Arrasateko erraldoien eta gaiteroen txanda izan da ondoren eta kalejira amaitutakoan txikiteoaren eta DJ Goikoren saioa etorri dira.
Urtero moduan, Madalena egunarekin, festa giroa da nagusi Arrasateko Maalako Errabaleko jaietan. Haur jolasekin eman diete hasiera festei. Begiak estali eta lurrezko itsulapikoak apurtzen saiatu dira hainbat ume. Urez betetako ontzitik txanponak ahoarekin ateratzeko ahaleginean ere ibili dira asko. Lortu ere egin dute, askotan.
Arrasateko erraldoien eta gaiteroen txanda izan da ondoren eta kalejira amaitutakoan txikiteoaren eta DJ Goikoren saioa etorri dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.