Sare sozialen bidez eman du aditzera Ointxe! saskibaloi elkarteak LF2 mailan jardungo duen taldearen entrenatzailea Carlos Diaz andaluziarra izango dela, Gasteizko Euneiz unibertsitateko irakaslea gaur egun.
Pozik eta lanerako gogotsu agertu da entrenatzailea: "Familia handi honen parte izateko gogotsu eta ilusio handiarekin nago. Une gogoangarriak biziko ditugula ziur nago, konplizitate handikoak, eta elkarrekin egingo dugu ibilbide berria".
PROIEKTU BERRIA LIDERATZEKO FITXAKETA!
— Ointxe! Saskibaloia (@Ointxe) July 19, 2024
Carlos Díaz sevillarrak LF2 taldea zuzenduko du. Maila profesionaletan esperientzia handiko entrenatzailea da. Iturripen elkar ikusteko gogo handia dugu.
Ongi etorri! @ligafemenina2#ointxeneskak #ointxeproiektua #lf2 pic.twitter.com/4U0w3I5epa