Bigarren diskoko 'Suntsitu' kantuaren bideoklipa argitaratu du Txakurrak taldeak

Mirari Altube Arrese 2024ko uztailaren 15a

Punk-rock doinuak lantzen dituen Txakurrak talde arrasatearrak Suntsitu kantua zabaldu du bideoklip bidez. Gizatasunetik at! bigarren diskoko abestia da eta 2024ko maiatzean grabatu zen Bilboko Pookah estudioan.

Grabaketa, nahasketa eta masterra Mikel Biffsek egin dizkie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak