Sukusuku taldearendako izan da Zaldibarko 24 ordukoa

Xabier Urtzelai 2024ko uzt. 13a, 13:01

Sukusuku izan da Zaldibarko 24 orduetan parte hartu duten bederatzi taldeen artean onena. Txapelketa luze baten ondoren goizaldeko ordu txikietan Sukusukuk eta Osorik tabernak jokatu dute finala, eta lehenengoak nagusitu dira. Hirugarren, berriz, Zezy Army izan da, eta laugarren Zubipe.

Mondrateko lagunek antolatutako Zaldibarko 24 ordukoak askoren futbol gosea asetu du, izan ere, txapelketan finalera sailkatu diren taldeak ia 20 orduz ibili dira etenik jabe partiduak jokatzen. Areto futbol maratoi horretan Sukusuku taldekoak izan dira onenak, liga erregularrean aurrera egin ostean, eta final-erdiak gaindituta, finalean Osorik taldeari irabazteko kapaz izan direlako.

Esan moduan, txapelketan bederatzi taldek hartu dute esku, eta euretako batzuk kanpotik ere etorri dira. Esaterako, Zubipekoak Tolosatik etorri dira txapelketa jokatzera. "Tira, lehenengo multzoko partiduak jokatzearekin soilik merezi du etortzeak, egun osorako plana daukagu eta", adierazi zuen taldeko jokalari batek zapatu eguerdian. Tolosarrak, baina, ez ziren gaueko partidu erabakigarrietara sailkatu. Eta esan moduan, hor Sukusuku –irabazleak–, Osorik taberna –bigarrenak– eta Zezy Army-koak –hirugarrenak– nabarmendu ziren.

Sari banaketa ekitaldian antolatzaileek sari gehiago banatu zituzten. Atezain onena Manex Billar Xoxin izendatu zuten, jokalari onena Adrian, eta pitxitxia Jaime Stiven. Epaile onena ere saritu zuten, eta sari hori Joseba Palaciosendako izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak