Emakumez osatutako bandak harmonia eta koloreen bilaketa du ardatz, eta, soinu berriak deskubritzeaz gain, berdintasuna eta inklusioa sustatzeko egiten dute lan, eta emakumeak euren musika sortu eta partekatzera animatu.
Datorren martitzenean, formatuz aldatu eta kale antzerkiaren aldeko apustua egingo du berriz Udazabalek. Seber Altube plazan, 19:30ean, Barsanti konpainiak Lanean jarraitu 75 urte arte izeneko komedia aurkeztuko du. "Inguratzen gaituzten populismoen arriskuaz" hitz egingo dute, kanpaina sozial bat antzeztuta. Askatasuna, eskubideak, justizia eta halako kontzeptuak aletuko dituzte, tonu kritikoarekin.