Domekan ospatuko dute Errozioaren erromeria Arruenan

Hasier Larrea 2024ko uztailaren 11

Uztailean egiten du Al-Andalus elkarteak urteko egun garrantzitsuenetako bat, Errozioaren Eguna. Aurten 32. aldiz ospatuko dute, eta kokalekua Zigarrolako Arruena parkea izango da, beste behin. Goizetik arratsaldera iraungo duen egitaraua atondu dute.

Inguruko Andaluziako kultur elkarteak gonbidatuta, harrera-ekitaldia eta gosaria egingo dute lehenengo, 10:00etan. Ordubete geroago, salbe errozieroa kantatuko du Errenteriako Concha Rociera abesbatzak, Al-Andalusen egoitzan. Jarraian, Errozioko ama birjina eroango dute Santa Teresa elizara, eta eguerdian meza egingo dute. Bazkalaurretik erromerian joango dira Arruenara, sevillanek eta kantuek lagunduta. Azkenik, 19:00etan, Blanca Paloma agurtuko dute eta jarraian emango diote amaiera erromeriari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak