Ferreriasko jaietako afarirako tiketak, egubakoitzetik aurrera salgai

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko uztailaren 10a

Haur-jolasak, iazko jaietan.

Egubakoitzetik uztailaren 22ra arte eskuratu ahal izango dira uztailaren 26an egingo duten afarirako txartelak, Kili Kolo dendan. Helduek 23 euro ordainduko dute eta umeek, 14 euro. Afariaz gain, egun osoko egitaraua prestatu dute.

Honako hau da Ferrerias kaleko jaietako egitaraua:

  • 08:00 Etxafuegoak.
  • 12:00 Txistularien kalejira.
  • 17:00 Haur-jolasak eta txokolate-jana.
  • 19:00 Erraldoien konpartsa txikia eta txistularien kalejira.
  • 19:00 Meza parrokian.
  • 21:00 Kale afaria.
  • 23:00 Dantzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak