Xuban Epelde izango da Mondrako lehen taldeko entrenatzaile berria

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko uztailaren 9a

Xuban Epelde, oroigarri banaketaren unean. (Gipuzkoako Futbol Federazioa)

Arrasateko futbol elkarteak jakitera eman duenez, Xuban Epelde izango da Mondrako lehen taldeko entrenatzaile berria. Anaitasunan ibili da Azkoitiko entrenatzailea orain arte, hango talde ezberdinetan.

Sare sozialen bidez eman du jakitera Mondrak zein izango den lehen taldeko hurrengo entrenatzaile berria: Xuban Epelde. Anaitasuna taldetik dator eta hango talde ezberdinetan aritu da orain arte. Gipuzkoako Futbol Federazioaren eskutik, Gizonezkoen Ohorezko Jubenil Mailako entrenatzaile txapeldunaren oroigarria jaso zuen joan den azaroan; ordukoa da argazkia.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak