Mondragoneko lehendakariorde izendatu dute Bixente Atxa

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko uzt. 8a, 13:23

Bixente Atxa oñatiarra.

Iñigo Laskurain Papaegi izango du alboan, Mondragoneko lehendakariorde izendatu baitute eibartarra ere.

Mondragoneko lehendakariorde izendatu dute Bixente Atxa oñatiarra eta, aldi berean, baita ikastetxeak, unibertsitatea eta zentro teknologikoak integratzen dituen ezagutza dibisioko zuzendari orokorra ere. Mondragon Unibertsitateko errektorea ere bada 2015az geroztik, baina ez dio uko egingo ardura horri, adierazi baitu guztiak egingo dituela bateragarri.

Ezagutza dibisioari dagokionez, 2.000 pertsona inguruk egiten dute lan, 150 milioi euroko aurrekontu agregatua du, eta honako zentroek osatzen dute: Arizmendi ikastola, Lea Artibai ikastetxea, Txorierri Politeknikoa, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, MU Enpresagintza, Huhezi, Mondragon Unibertsitatea, Ikerlan, Lortek, Leartiker eta MIK.

Iñigo Laskurain

Kongresuko Batzorde Iraunkorrak Mondragoneko lehendakariorde izendatu du Iñigo Laskurain eibartarra ere; horrez gain, automazio dibisioko zuzendari nagusia izango da azaroaren 1etik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak