Musika jaialdia txikia da Arrasateko Monterron parkean hirugarrenez egin duten Mondra&Roll jaialdia, Punk eta Oi! musikaren topalekua. "Festibal txikia izateak, 3.000 pertsonakoa, dakar esate baterako, dena gertu egotea, jendeak aukera izaten du elkar ikusteko, ezagutzeko, hitz egiteko eta bilakatzen da halako topaleku bat", dio Iker Arronizek, antolakuntza taldeko kideak.
Musika proposamenek izandako harrerarekin ere pozik dira. Euskal Herriko taldeek, jende gazte mordoa erakarri dute eta talde ospetsuenek, Monterron betetzea lortu dute: "Bi taldek errepikatu egiten zuten gainera, The Baboon Show eta Cock Sparrer aurretik egonak ziren hemen eta halere, oso jendetsuak izan dira bi kontzertuak", azaldu du Arronizek.