Udalak prentsa-ohar bidez azaldu duenez, iruzurra telefono dei batekin hasten dute. "Udaltzaingoaren edo Ertzaintzaren izenean deitzen dute, polizia-etxetik hots egiten dutelakoan. Dei horretan biktimari esaten diote bere senide bat istripu batean inplikatuta dagoela, eta arazoa konpontzeko diru kopuru bat behar duela. Berriki ezagutu dugun kasuan, diruaren ordez bitxiak eskatu dituzte. Behin iruzurra onartuta, polizia bezala identifikatu den iruzurgilea etxera joaten da, hamar minutu pasata, diru edota bitxien bila", adierazi dute Udaltzaingotik.
Hori dela eta, Udaltzaingoak zera ohartarazi du: "Ez Udaltzaingoak ezta Ertzaintzak ere, ez dute inolako kasutan dirurik eskatzen. Beraz, horrelako deirik jasotzekotan, jaramonik ez egin, eta ahal bezain laster Udaltzaingoarekin edota Ertzaintzarekin harremanetan jarri".