Santa Katalina itsasargira bisita gidatua egingo dute 1956an jaiotako arrasatearrek. Aurretik, hamaiketakoa egingo dute Lekeition bertan, eta ostean, bazkaria eta dantzaldia, Egaña jatetxean.
09:15ean elkartuko dira Kontzezinoko autobus geltokian eta 09:30ean abiatuko da autobusa. Parte hartu gura dutenek 75 euro ordaindu beharko dute. Transferentzia egiterakoan, izen-abizenak jarri beharko dira kontzeptu gisa, eta honako zenbaki honetan egin beharko da ordainketa: 3035 0202 76 2021046272 (Laboral Kutxa).