Arrasate Zientzia Elkarteak Udala zoriondu du, "Uribarriko labea berreskuratzeagatik"

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko uzt. 3a, 12:43

Ekaineko osoko bilkuran udalbatzak onartu zuen Markuleteko E-4-5 poligonoaren baitan dagoen labea dohainik hartzea eta Arrasate Zientzia Elkarteak erabaki hori txalotu du.

Arrasate Zientzia Elkarteak zoriondu egin du Udala, Uribarriko (Tellerixe Auzoa) teileria labea berreskuratzeagatik. "Izan ere, horrek esan nahi du gure ondareko elementu berezi bat berreskuratu eta balioztatu dela, hondatzeko eta desagertzeko mehatxu handiak baitzituen", azaldu dute.

Hori dela eta, eskerrak eman dizkiote Udalari. "Eskerrik asko teileria labea Arrasateko ondare gisa berreskuratzeko eta sendotzeko egin dugun proposamena aintzat hartzeagatik, eta espero dugu laster gaitu eta finkatuko dela, Uribarri auzoan egingo diren bisita gidatuen testuinguruan jendeari erakusteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak