60 bat langilek osatzen dute Microliquid enpresako lantaldea, eta berriki jakin dute zuzendaritza Enplegu Erregulazio Espedientea aurkeztekotan dela. Lantaldeko hogei bat laguni – langileen herenari– eragingo lioke neurriak.
LAB sindikatutik salatu dute enpresak iragarritako neurria ez dela proportzionatua aurkeztu dituen kontu ekonomikoak kontuan hartzen badira. "2024ko aurreikuspenak negatiboak izan arren, 2022ko eta 2023ko ekitaldietan irabaziak izan ditu".
2024ko aurreikuspenetan, bestalde, "informazio falta handia" eta "akats asko" igarri ditu LABek, eta sindikatutik jakinarazi dute oraindik ez dutela Enplegu Erregulazio Espedienteak enpresari aurreztuko dizkion gastuen aurreikuspenik.
Gauzak horrela greban dira langileak, eta gaur bertan enpresa atarian elkartu dira Microliquid enpleguaren defentsan. Te connectivity ere-rik ez! Kaleratzerik Ez! dion pankartaren atzean. Langileek eta LAB sindikatuak mobilizazio gehiago ere iragarri dituzte.
Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzeko eskatu dio LAB sindikatuak zuzendaritzari, eta bien bitartean greba mantenduko duela jakinarazi dio. Hurrengo bilerarako zuzendaritzak proposamen bat aurkeztea espero dute sindikatutik. Horrekin batera, datu eguneratuak ematea.
Mobilizazio gehiago
Bihar, eguaztena, enpresa atarian elkartuko dira langileak Enplegu Erregulazio Espedientearekiko desadostasuna erakusteko. 07:00etatik 09:00etarako egingo dute elkarretaratzea.
Eguenerako, berriz, manifestazioa iragarri dute. Arrasateko erdigunean egingo dute lantegitik 11:00etan abiatuta.