Santa Marina auzoko jaietako egitaraua atera dute labetik

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko uzt. 2a, 15:00

Erraldoi eta kilikien konpartsa, iazko Santa Marinako jaietan.

Uztailaren 12an, 13an eta 14an ospatuko dituzte Arrasateko Santa Marina auzoko jaiak, eta jai batzordeak dagoeneko prest du egitaraua, labetik atera berri. Jaietan "errespetuz eta indarkeria erabili gabe" jokatzeko dei egin diete 33. distritu-ko auzotarrei.

Honako hau da egitaraua:

Uztailak 12, egubakoitza

  • 18:00 Banderak igotzea.
  • 18:30 Erraldoi eta kilikien konpartsa.
  • 18:30 Garagardo artisaua eta txistorra dastatzea, Egipe elkartean.
  • 19:00 Txokolate-jana Agerre plazan, Santamaina elkarteak egina.
  • 19:00 Pintxo-potea auzoko tabernetan.
  • 19:30 Boloa, auzoko alkatetzatik.
  • 20:00 Oscar Duran magoaren emanaldia, Agerre plazan.
  • 22:00 Musika Agerre plazan: Dj Dani, IXSYIROI eta Dj Etten.

Uztailak 13, zapatua

  • 10:00-17:00 Auto telegidatuen erakustaldia, Makatzenako pistan.
  • 10:30 Diana, Motores txarangarekin, auzoko kaleetan zehar.
  • 10:30 Pilota txapelketa Makatzenako frontoian, honako kategoria hauek: alebinak, infantilak eta kadeteak. Luntxa egongo da parte hartzaileentzat. 
  • 11:00-14:00 Puzgarriak Santa Teresako patioan.
  • 12:00 Auzoko bola jokalarien lagunarteak botaldi batzuk egingo ditu.
  • 12:30 Txino Jokoaren hirugarren txapelketa, Toki Argin.
  • 15:00 Herri bazkaria, Egipeko terrazan
  • 18:00 Apar-festa Santa Teresako patioan.
  • 19:00 Hirugarren herri barbakoa, Toki Argiko terrazan, musikarekin.
  • 19:30 Erraldoi eta kilikien konpartsa.
  • 20:30 Krossko ikuskizunak haur zein gurasoentzat, Agerre plazan.
  • 21:30 Kontzertuak Makatzenako frontoian: Malaña, Anti Regimen, Vomito eta Kalvos de Garrafon.
  • 23:30 Krossko ikuskizunak haur zein gurasoentzat, Agerre plazan.

Uztailak 14, domeka

  • 10:30 Diana, Motores txarangarekin, auzoko kaleetan zehar.
  • 11:00 Puzgarriak eta apar-festa, Makatzenako frontoian.
  • 11:30 Herri kirolak Mentu plazan.
  • 13:00 Meza nagusia Mesedeetako ikastetxean.
  • 14:00 Bazkaria auzoko erretiratuentzat.
  • 18:30 Txotxongiloak Mentu plazan.
  • 20:00 Boloa Agerre plazan.
  • 20:30 Patxi Luqueren musika emanaldia.
  • 22:30 Jaietako azken traka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak