Debagoiendarrak dira Arrasateko enduro txapelketako lehen hiru sailkatuak

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko eka. 30a, 18:05

Markel Uriarte, Aritz Ibabe eta Iker Senar izan dira azkarrenak goizean Arrasaten jokatu den enduro txapelketan. Sustrails Openerako puntuagarria izan da eta kanpoko parte-hartzaile asko erakarri ditu horrek; 170 lagun lehiatu dira.

Guztira 170 lagunek hartu dute parte Arrasateko seigarren enduro txapelketan. Aurtengoa, gainera, Sustrails Openerako puntuagarria izan da eta Frantziatik eta Italiatik etorritako parte-hartzaileak ere izan dira. Helmugara iristen azkarrenak, baina, debagoiendarrak izan dira. Markel Uriarte –Aretxabaleta–, Aritz Ibabe –Aretxabaleta–eta Iker Senar –Aramaio– izan dira lehen hiru sailkatuak.

Zortzi kategoria egon dira, bi, bizikleta elektrikoan, eta ibilbidea zein den gaur jakin dute parte-hartzaileek. Sekretupean izan dute antolatzaileek; atzo gauean ibili ziren markatzen. Guztira lau tarte izan ditu. Lehen biak ezagunak ziren –ospitale atzekoak–, aurreko urteetan ere pasatu direlako bertatik –Bakuetik Zubillagara lehen tartean, eta handik Arrasatera berriz, Kurtzetxikira igo eta buelta ospitalera bigarren zatian–, baina hirugarrena eta laugarrena berriak ziren; anporretan izan dira biak. Batez ere laugarren tartea gustatu zaie parte-hartzaileei, saltoak egiteko tarteak zituelako.

Lasterketa bukatu dutenerako parrilla martxan zuten antolatzaileek, txosna irekita eta bizikletak garbitzeko txokoak, gertu.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak