Kontzertuak 20 emanaldi izan zituen eta 22 ikaslek parte hartu zuten, piano, ukelele, gitarra elektriko zein klasikoarekin musika doinuak sortuz. "Ikasle batzuk emanaldian musika jotzera adoretu ez diren arren, talde-lan bikaina osatu zuten kontzertuak aurrera egin zezan beharrezkoak ziren beste hainbat lanetan parte hartuz: instrumentu eta soinu ekipoak ekarri eta eraman, grabaketak egiten, apaintzen laguntzen, emanaldian zehar eszena aldaketetan laguntzen...", dio Olatz Urkiak, akademiako arduradunak
Talde-lan "ederrak" eman zuen emaitza "oso gustukoa" izan zen ikasleentzat zein ikusleentzat, Urkiaren esanetan. "Amaieran elkarbanatu zuten meriendatxoan, halaxe adierazi eta elkarbanatu zuten gerturatutako familia eta lagunek. Esker hitzek adierazi zutenez, Kulturateko aretoko teknikari Kike eta Jonekin ere oso eskertuta agertu ziren, egin zuten lan apartagatik". Aretoa bete egin zen eta txalo eta kantuan giro alaia bizi izan zuten.