LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna harira, elkarretaratzea deitu du Morbor taldeak. Hala, Hetero, danok zuri begira, ero? lemapean elkartuko dira ekainaren 28an, 18:30ean, Herriko Plazan. "Heteroaraua ez delako osasungarria. Heterodisidentzietatik arrakalak irekitzen jarraituko dugu, erdiguneak irauli eta ertzetan gaudenon gorputz, desira eta izateak aldarrikatzeko, behin eta berriro jaioko garelako", adierazi dute taldeko kideek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.