Omenaldia 80 urtetik gorako arrasatearrei, keinu berezia eginda edadetuenei

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko eka. 24a, 16:48

San Juan Egunean herriko edadetuenak izaten dira protagonistetako batzuk, eta aurtengoa ez da salbuespena izan. Ohi moduan, Etxaluzen bapo bazkaldu aurretik omenaldia egin diete 80 urtetik gorako arrasatearrei, edadetuenei keinu berezia eginda. 1924ko abuztuaren 16an jaiotako Maria Luisa Revuelta eta 1925eko uztailaren 31n jaiotako Ignacio Garmendiak lore sorta bana jaso dituzte, udal ordezkarien eskutik.

Abaroa elkarteko ordezkari Jose Rivierek gidatu du ekitaldi xumea, eta Revuelta eta Garmendiari lore sorta bana eman ostean, Abaroa elkarteko abesbatzak hiru pieza abestu dituzte; tartean, San Juan eguneko ereserkia. Ekitaldi xumearen ostean, Etxaluzera hurbildutako erretiratuek bapo bazkaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak