Iñaki Arsuaga konpartsakidea izan dute, hain justu, gogoan gaurkoan: "Konpartsa herria da, herria bizirik nahi dugu. Ideia horrekin eskatu zuen laguntza Arsuagak, eta baita lortu ere. Hala, lortutako laguntzarekin aurrera eraman zuen konpartsa, adin guztietara zabalduz. Neskek eta mutilek berdintasunez dantzatu dituzte erraldoi eta kilikiak", azaldu dute, nabarmenduta konpartsak atea irekita dituela nahi duen ororentzat. Txalo zaparradarekin amaitu dute ekitaldia, Arsuagaren omenez.