Ikus-entzunezkoaren protagonista Jesusi Etxebarria da, 50 urtez arrasatear askori musika irakatsi dien emakumea. Sail Ofizialeko epaimahaia Antonio Arias, Jorge Tur eta Virginia Garcia del Pinok osatu dute eta horrela arrazoitu dute saria eman izana: "Sari hau aho batez ematen diogu zuzendarien begirada erneagatik eta entzuteko gaitasunagatik nabarmentzen den filma delako. Lortzen dute, lehen planoa erabili gabe, umiltasun ariketa bat egitea, eta bide batez ikuslearengan arrastoa uzten duen istorio bat kontatzea. Eta hori guztia egiteko modu onena erabiltzen dute: estetika zinematografikoaren erabilera adierazgarriaren bidez, bisuala, soinuari dagokionez eta baita muntaketa lanagatik. Laburbilduz, sari hau ez diogu ematen umorezko pelikula bat eman dezakeen lan bati, izan ere, maitasunezko lan bat da, erabateko maitasuna duena, gainera".