Bi ibilgailuren arteko istripua izan da Arrasateko Meatzerreka auzoan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko ekainaren 23a

Arrasateko Udaltzaingoa bidea mozten Muxibarko biribilgunean. (Argazkia: T.M.).

Bi autok talka egin dute Arrasatetik Kanpanzarrerako bidean, Meatzerreka auzoan 12:35ean. Arrasateko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak jakinarazi dutenez, ibilgailuetako batean zihoan pertsona bat Arrasateko ospitalera eraman dute "zauri arinekin". Une honetan, bidea itxita dago Arrasatetik Kanpanzarrerako noranzkoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak