Gazte Koordinadora Sozialistak ireki du txosnagunea ofizialki gaur eguerdian pregoiarekin. GKSko kideek egin duten irakurketan adierazi dute Arrasaten sanjuanak ospatzen egon arren, "zapalkuntzak bere horretan" jarraitzen duela, eta Palestina ekarri dute gogora eta babesa erakutsi diete: "Israelgo estatu sionistak duela hamarkada batzuk hasi zuen genozidioa gogortzen dabilen honetan, gure babes, zilegitasun eta elkartasuna palestinar herri eta erresistentziarendako".
Era berean, gogoan izan dituzte "kapitalismoak bizitza kendu" dieten Euskal Herriko langileak, baita biolentzia matxistak eraildako emakumeak. Era berean, espetxean dauden euskal presoendako askatasuna eskatu dute.
"Horri guztiari aurre egiteko antolatkuntzaren bidea hautatu behar dugu, bere efektibotasuna argi ikusi da eta. Oso garrantzitsua da esparruz esparru zapalduok borrokara batzea, zapalkuntza eta klase gabeko gizarte baten alde. Hori dena hauspotzeko beharrezkoak dira ezer ez dugunontzat halako guneak. Besarkada bero-bero bat Gasteizen eta Bilbon beto politikoa jasaten dabiltzan kideei", gehitu dute.
Hala, gogorarazi dute txosnagunean ez dutela inolako erasorik onartuko, eta txosnetan protokoloa martxan dagoela.