'Nahi gabe berriro' izan da Eire taldea Arrasaten

Imanol Beloki Unamuno 2024ko ekainaren 23a

Nahi gabe berriro kantuak esaten duen moduan, berriro izan dira Eire taldeko kideak Arrasaten kontzertua ematen. Lehenbiziko aldiz, iaz, Mondra n' Roll jaialdiko azpiegitura eta baliabideak aprobetxatzeko Monterronen izan ziren musikari zumaiarrak Manu Chaoren hasierako gonbidatu gisa, eta, atzo, txosnaguneko kontzertuak ireki zituzten.

Eire Salegik eta Eire Maiak emandako emanaldiaren ostean, Tapia eta Leturia, Dupla taldeko Gari Uriarte eta Beñat Oriberekin izan ziren oholtza gainean rap doinuak eskaintzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak