'Boniato Crew', lehen gazte olinpiadetako kuadrilla irabazlea

Oihan Loiti 2024ko ekainaren 22a

Arrasateko gazte olinpiadetako lehenengo edizioak badu irabazlea, 'Boniato Crew'. Ibai Elorza taldeko kapitainak jantzi du txapela. Parte hartu duten 44 kuadrilletatik lau sailkatu dira finalera; Kutxiputis, Patxixena, KeKings eta BNCW. Antolatzaileak pozik agertu dira egunean zehar joko-guneetan izandako giroarekin eta dagoeneko jarri dira datorren urteko edizioari begira. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak