Ohiturari jarraituz eta AEDko eta AEKko kideek antolatuta, dragoi jana egin dute Arrasaten. Eguraldi iragarpenaren ondorioz, baina, Uarkapen egin behar izan dute. Bertaratu diren 400 lagunek parrillan erretako txuleta dastatzeko aukera izan dute. Afaldu eta gero, Dragoi Tribialean jolasean aritu dira eta ostean, umore ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute, Iker Plazaola, Maria Blanco eta Ander Malbadiren eskutik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.