Zoramena eta gozamena Arrasateko gaztetxean Añuberen eskutik

Txomin Madina Milikua 2024ko eka. 22a, 11:43

Talde debagoiendarrak bere bigarren lana, Errautsetatik loratzen izenekoa aurkeztu zuen goraino bete zen gaztetxean. Aurretik, Aretxabaletatik etorritako Kaparrak taldeak piztu zuen gaua.

Bailarako bi taldek jendetza erakarri zuten atzo gauean Arrasateko gaztetxera, Txosna Batzordearen sanjuanetako egitaraua zabaltzeko antolatutako kontzertuekin. Kaparrak izan zen gauari hasiera eman ziotenak, eta talentuaz gain umorea ere ez zaiela falta erakutsi zuten. Izan ere, gero erreleboa hartu zieten Añube taldekoez jantzita hasi eta bukatu zuten euren emanaldia.

Añubekoentzat gau berezia zen atzokoa; kaleratu berri duten Errautsetatik loratzen bigarren lanaren aurkezpena, hain zuzen ere. Eta ez zuten hutsik egin, ordurako bero zegoen gaztetxea ia leherraraziz. Lehen laneko eta bigarreneko abestiek jo zituzten, besteak beste Neomak taldeko Leire Etxezarretarekin batera.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak