Emakume bat hil da Arrasateko Biteri plazako etxebizitza batean izan den sutean

Imanol Beloki Unamuno 2024ko eka. 21a, 19:35

Oraindik ere zehazteke dauden arrazoiengatik, Arrasateko Biteri plazako etxebizitza batean sutea piztu da 18:30ak bueltan eta suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira abisua jaso bezain pronto. Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, suhiltzaileak sua itzaltzera sartu direnean etxean bizi zen 76 urteko emakumearen gorpua aurkitu dute bizi-zantzurik gabe. Bertaratu den medikuak biktima hil dela baieztatu eta ikerketa abiatu du Ertzaintzak gertatutakoa argitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak