Hauteskunde sindikalak egin dituzte Arrasateko Udalean

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko eka. 20a, 15:54

Atzo, ekainak 19, hauteskunde sindikalak egin zituzten Arrasateko Udalean. Batetik, langile laboralek bozkatu zuten, ordezkari bakarra hautatzeko. Bestetik, funtzionarioek bozkatu zuten, eta funtzionarioen enpresa komitea bederatzi ordezkarik osatzen dute. ESAN sindikatua lehen aldiz aurkeztu da aurten, funtzionarioetan.

Honako hauek izan dira funtzionarioen emaitzak:
 
  • 2024
    • LAB 89 bozka (6 ordezkari)
    • ELA 22 bozka(2 ordezkari)
    • ESAN 19 bozka(1 ordezkari)
    • Boto zuriak: 3.
  • 2019
    • LAB 87 bozka (6 ordezkari)
    • ELA 48 bozka (3 ordezkari)
 
Laboralen emaitzak:
  • 2024: LAB 22 boto eta hiru boto zuri (delegatu 1).
  • 2019: LAB 10 boto, bi zuri eta hiru nulu (delegatu 1).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak